Koronabirusa

Berroetarrek ere herriko bestak ezin izanen dituzte ospatu

Ttipi-Ttapa 2020ko mai. 15a, 14:30
Aurten ez dute bestarik izanen Berroetan.

Ilusioz eta gogotsu aritu dira maiatzaren 29tik ekainaren 1era bitarte ospatzekoak zituzten bestak antolatzeko lanetan berroetarrak. «Hondarreko momentura arte» esperatu duten arren, azkenean, alde batera utzi behar izan dute.

Aukera dutenean, «herrikoendako bederen» zerbait antolatuko dutela jakinarazi dute. Bestak ez ezik, maiatzaren 10ean egitekoa zuten Mendi Maratoi Erdia ere gibelatu behar izan dute: «irail aldera aldatzea pentsatzen ari gara baina ez dugu zehaztu».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun