Behi azienda pirenaikoaren 30. Lehiaketa-enkantea egin dute asteburuan Elizondon

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2017ko ira. 25a, 12:40

Pirinioko XXX. behi azienda lehiaketako saridunak Elizondoko Merkatuko Plazan. Argazkia: Juan Mari Ondikol

26 ganadutegietako 210 azienda aurkeztu dira lehiaketara

Pirinioko behi azienden nazio mailako Lehiaketa-enkanteak 30. edizioa bete du asteburuan Elizondon, Baztango Udalak eta Aspina eta Conaspi erakundeek, bertze hainbat babesleren laguntzarekin antolatuta. 26 ganadutegietako 210 aziendak aurkeztu dira lehiaketara, 15 Nafarroakoak, 6 Bizkaikoak eta 5 Gipuzkoakoak, eta bertze 30 saltzeko jarri dituzte. Jendetza ibili da Elizondon, asteburuko eguraldi bikaina baliatuta.

 

Hamabi kategoria eta sari bereziak

Baserritar bakoitzak kategoria bakoitzera bi buru aurkezten ahal zituen eta lehiaketan parte hartzeko aziendak hamabi kategoritan sailkatu ziren. Baztango zezenkorik onena Erratzuko Juan Jose Iñarreak aurkeztutakoa izan da eta behirik onena, Arraiozko Isabel Laurnagarena. Denera, 70 bat sari banatu ziren. Hauek izan ziren saridun nagusiak:

 

ZEZENKOAK

24 hilabete artekoak:

1. Angel Mitxelena (Irurita)

 

2 eta 4 urte artekoak:

1. Jon Koldo Bikandi Bildosola (Iurreta)

 

4 urtetik goitikoak:

1. Juan Jose Iñarrea (Erratzu)

 

URRUXAK

8-12 hilabete:

1. Peio Franziskonea (Luzaide)

 

12-18 hilabete:

1. Prudencio Urkia (Gipuzkoa)

 

18-24 hilabete:

1. Asier Bilbao (Durango)

 

2-3 urte:

1. Leire Amondarain (Orozko)

 

3-4 urtekoak umatuak:

1. Jon Koldo Bikandi (Iurreta)

 

4-6 urtekoak umatuak:

1. Gregorio Iraola Mendiburu (Arraitz-Orkin)

 

6-8 urtekoak umatuak:

1. Jon Koldo Bikandi (Iurreta)

 

8-12 urte artekoak:

1. Joseba Rekalde (Zeanuri)

 

12 urtetik goitikoak:

1. Marianela Vittorini (Zenotz)

 

 

SARI BEREZIAK

Azienda bururik onena: Isabel Ibarrola Zabalza (Azoz)

Ernalkuntza artifizialeko arrik onena: Juan Luis Irazola (Mallabia)

Ernalkuntza artifizialeko emerik onena: Carlos eta Laura Oroz (Villanueva de Arce)

Indize genetiko onenak dituen arra: Joseba Rekalde (Zeanuri)

Indize genetiko onenak dituen emea: Isabel Ibarrola Zabalza (Azoz)

Baztango arrik onena: Juan Jose Iñarrea (Erratzu)

Baztango emerik onena: Isabel Laurnaga Agerrebere (Arraioz)

Ernalkuntza artifizialaren erabilerarik onena: Iñiguez anaiak (Zudaire)

Ustiategiaren ugalkortasuna: SAT Sarvil (Salinas de Oro)

Nafarroako Aretxea-INVAC Saria: Fernando Izkue (Lezaun ) eta Gonzalo Palacios (Izal)

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun