Abenduaren 31n, Mandoegiko gailurrera igoz borobilduko dute urtea Arainburu Mendi Taldeko kideek. Goizeko zortzietan aterako dira Goizuetako plazatik.
San Silvestre lasterketa antolatu dute abenduaren 31ko arratsaldean eta iaz bezalaxe, adina kontuan hartu gabe, norberak aukeratuko du lasterka egin nahi duen distantzia. Iaz eman zuten aukera hori lehenengoz eta inoizko parte hartzaile kopururik handiena bildu zen, 240 lagun inguru.