Lurdes Iriondo oroitzeko eta omentzeko ikuskizuna izanen da. Jon Martinek errezitatuko ditu poemak, Ainhoa Ansa eta Irati Odriozola ariko dira kantuan eta Gari Amundarain gitarran.
Hizkuntza: Euskara
Maite Arroitajauregi (Mursego) musikariak Markos Gimenok sortutako palindromoekin egiten duen performance berrirakurketa librea da. Emanaldiak musika, umorea eta hizperimentuak uztartzen ditu, hitzekin eta doinuekin jolastuz.
Imanol Epelde idazle eta musikariak Zerbait sartu zait begian ikuskizuna taularatuko du martxoaren 15ean, 18:00etan Iruritako Gizarte Bilgunean. Udalbiltzaren Geuretik Sortuak programarekin sortutako spoken word garaikidea da, «hitzaren, musika elektronikoaren eta irudiaren arteko elkarrizketa poetiko eta umoretsua».