Baztan Kantuz ekimena herriz herriko itzuliarekin segitu du eta hilabete honetan Zigaren txanda izanen da. Kantua gustuko dutenek urriaren 18an izanen dute hitzordua, 12:00etan herriko plazan.
Igandean 18:00etan hasiko Xulufrinak Lesakako Sare Feministak antolatutako emanaldia Harriondoan Xulufrinak Lesakako Sare Feministak, Lesakako Udalaren laguntzarekin antolatuta, ‘Jone, Batzuetan’ filma emanen dute urriaren 18an, igandean 18:00etan Harriondoa Kultur Etxean.
Etxalarren bizi den Víctor Masferrer kataluniarraren Denboraren materia proiektua ikusgai izanen da Lesakako liburutegian urriaren 8tik 30era. Proiektu honek eskultura eta prozesu gailu bat proposatzen du, liburutegiko airea bildu eta poliki-poliki ur bihurtzen duena. Kondentsazio sistema baten bidez, espazioan dabilen eta arnasten den airea tanta moduan ikusgarri bihurtzen da, liburutegian emandako denbora partekatua materia ukigarri bihurtuz.