Sara Fantova Barrena bilbotarrak zuzendutako 2025eko filma da ‘Jone Batzuetan’ eta Olaia Aguayo, Josean Bengoetxea, Ainhoa Artetxe eta Elorri Arrizabalaga dira protagonista. Malagako Zinemaldiko sekzio ofizialean. Bertan, zuzendaritza onenaren saileko aipamen berezia lortu zuen, baita Impulso Colectivo saria ere, Bartzelonako D'A Film Festivalen. Zinegoak LGTBIQ+ zinema eta arte eszenikoen Bilboko jaialdia ere ireki zuen. EITBk Egile Berriak saria eman zion Sara Fantovari 2025eko Donostiako Zinemaldian.