Erreka Kirol Elkarteak bosgarrenez antolatu duen Bortz Kirol Txapelketa urriaren 2an hasiko da. Lapurdi, Gipuzkoa eta Nafarroako hamaika jokalari lehiatuko dira txapelketan.
Berako Udalak antolatuta, 'Las dos caras de la justicia' pelikula pantailaratuko dute eta ondotik gaiari buruzko solasaldia izanen da.
Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatuko da urriaren 15ean, eta horren harira, Baztango Kultura Zerbitzuak bertako emakumeen antzinako irudiak paratuko ditu ikusgai Elizondoko Arizkunenea kultur etxeko 1. solairuan. Urriaren 1etik 31ra egonen da irekia, lanegunetan 16:00etatik 20:00etara.