Bortz Kirol Txapelketaren bosgarren edizioa urriaren 2an hasiko da

Ttipi-Ttapa

Hamaika jokalari txapela lortzeko lehian hasiko dira urriaren 2an.

Erreka Kirol Elkarteak bosgarrenez antolatu duen Bortz Kirol Txapelketa urriaren 2an hasiko da. Lapurdi, Gipuzkoa eta Nafarroako hamaika jokalari lehiatuko dira txapelketan.  

Izen-abizena, nondik datozen eta gehien maite duten jokamoldeak zehaztu ditu elkarteak:

  • Jon Barberena (Garralda) (Xare)
  • Andoni Zabala (Oiartzun) (Joko garbi)
  • Jon Muruaga (Urruña) (Joko garbi)
  • Julen Iriarte (Narbarte) (Paleta)
  • Xan Karrikaburu (Azkaine) (Joko garbi)
  • Aritz Carballo (Aurizberri) (Xare)
  • Eneko Zanponi (Baiona) (Joko garbi)
  • Eñaut Berrendegi (Azkaine) (Eskua)
  • Joanes Iratzoki (Azkaine) (Joko garbi)
  • Ellande Daguerre (Azkaine) (Eskua)
  • Ximun Daguerre (Azkaine) (Eskua)

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun