Justizia errestauratiboari buruzko film emanaldia eta solasaldia ortziralean Beran

Ttipi-Ttapa

Berako Udalak antolatuta, 'Las dos caras de la justicia' pelikula pantailaratuko dute eta ondotik gaiari buruzko solasaldia izanen da.

Ortzirale honetan, urriaren 2an, Berako Kultur Etxean izanen da, 18:00etan. 

Pelikula justizia errestauratiboari buruzkoa da. Programa hori 2014an Frantziako justizia penalaren sisteman sartu zuten, delitugileak birgizarteratzeko eta biktimen sendatze psikologiko eta emozionalaren bitarteko gisa. Programa horietan sartzea onartzen duten pertsonek hitz ematen dute ez dutela ordain ekonomikorik edo penalik eskatuko, baizik eta elkarrizketarako bide bat irekiko dutela, sortu edo pairatu duten minaz kontzienteago izanda, beren bizitzak berreraikitzen laguntzeko.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun