Baztan Kantuz ekimena bueltan da herriz herri, eta irailean Oronoz-Mugairiren txanda izanen da. Kantua gustuko dutenek irailaren 20an 12:00etan Urgainen parean izanen dute hitzordua.
Udazkeneko organo zikloaren lehen kontzertua emanen dute irailaren 20an, igandean, 18:30ean, Lesakako elizan. Bertze behin, Lesakako Roqués organo historikoa izanen da protagonista eta El Mayorazgo de Basterretxe pelikula mutua organo, txalaparta, perkusio eta kantuz lagundua emanen dute.
Parkour Navarra kolektiboak eta Riart konpainiak, Baztango Udalaren laguntzaz, parkour ikuskizuna antolatu dute irailaren 20an, 19:00etan Elizondoko plazan. Ikuskizunaz gain, tailerra ere izanen da eta parte hartzera animatu dituzte gazteak. Euria eginez gero, Braulio Iriarte pilotalekura mugituko dute jarduera.
Iruñeko Pedro Arizkuren Elizondo artistak bere lanak plazaratuko ditu iraileko hilabete osoan Elizondoko Arizkunenea kultur etxean. Erakusketa asteartetik igandera egonen da ikusgai, 11:00etatik 13:30era eta 17:00etatik 20:30era.
Berako Illekueta auzoko bestetako egitaraua ekitaldiz betea dator aurten ere. Larunbat eguerdian Konpaneko zubitik botako dute txupinazoa eta herri kirol saioa eta bazkaria izanen dute, bertzeak bertze. Igande arratsaldean, Gure Txokoa Dantza Taldearen ikuskizuna eta, bukatzeko, pinutxo dastaketa. Baina tartean, bertze hainbat ospakizun izanen dituzte.
Euskal Herriko eremu euskaldunenetan ere euskara gibelera egiten ari dela ikusi da azken ikerketetan. Gibelera pauso hauen aitzinean, 'Esnatu' deituriko dinamika sortu du UEMAk aurtengo ikasturte hasierarako. Mota guztietako eragileak batu eta eremu euskaldunek bizirik jarraitzeko konpromisoan murgiltzearen helburuarekin, Bortzirietan 'Ernatu' zikloa antolatu du Bortzirietako Euskara Zerbitzuak. Irailaren 3an hasi eta iraila guztia iraungo duen egitaraua antolatuz.
Euskal Herriko eremu euskaldunenetan ere euskara gibelera egiten ari dela ikusi da azken ikerketetan. Gibelera pauso hauen aitzinean, Esnatu deituriko dinamika sortu du UEMAk aurtengo ikasturte hasierarako. Mota guztietako eragileak batu eta eremu euskaldunak bizirik jarraitzeko konpromisoan murgiltzearen helburuarekin, Bortzirietan Ernatu zikloa antolatu du Bortzirietako Euskara Zerbitzuak. Irailaren 3an hasi eta iraila guztia iraungo duen egitaraua antolatuz.