Aingeru Mindegia Etxeberria goizuetarrak bere lehenbiziko liburua aurkeztuko du, La luz de la memoria, abuztuaren 21ean 19:00etan Sunbillako udaletxean. Udalak eta Lamiñarra argitaletxeak antolatu dute hitzordua eta liburu aurkezpenaz gain, marrazki erakusketa ere izanen da ikusgai.
Basagaitz elkartearen ekimenez, Anna Roca zuzendariaren Denboraren lapurrak izeneko antzezlana ikusgai izanen dute Legasako garbitokian.
Tomas Sobrino Habans artista elizondoarrak También el mar erakusketa aurkeztuko du bihar, 19:30ean Arizkunenean, eta bere margolanak ikusgai egonen dira kultur etxeko lehenbiziko solairuan abuztuaren 30era arte.