Ortzirale honetan antzerkia izanen dute Legasan

Ttipi-Ttapa 2026ko abuztuaren 19a

Basagaitz elkartearen ekimenez, Anna Roca zuzendariaren Denboraren lapurrak izeneko antzezlana ikusgai izanen dute Legasako garbitokian. 

Ortzirale honetan, abuztuaren 21ean, 21:00etan hasiko da eta sarrera debalde izanen da. Hala ere, sare sozialen bidez, Basagaitz kontuan, pribatutik, izena emateko eskatu dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun