Tarteko atsedenik gabe, zortzi eguneko egitarau potoloa prestatu dute Leitzan.
Tomas Sobrino Habans artista elizondoarrak También el mar erakusketa aurkeztuko du bihar, 19:30ean Arizkunenean, eta bere margolanak ikusgai egonen dira kultur etxeko lehenbiziko solairuan abuztuaren 30era arte.
Matraka elektro txarangaren doinuek emanen diete hasiera abuztuaren 7an Sunbillako bestei eta abuztuaren 12ra arte bete-bete dute egitaraua: Antro Rock musika jaialdia, Ramon Latasa Saria, dantzariak, Elutxa txarangaren doinuak, bazkariak eta afariak... aspertzeko tarterik ez dute izanen.