Bestak 2026

Sunbillako bestak abuztuaren 7tik 12ra ospatuko dituzte

Ttipi-Ttapa 2026ko abuztuaren 5a

Herriko dantzariek emanaldia eskainiko dute abuztuaren 11n.

Matraka elektro txarangaren doinuek emanen diete hasiera abuztuaren 7an Sunbillako bestei eta abuztuaren 12ra arte bete-bete dute egitaraua: Antro Rock musika jaialdia, Ramon Latasa Saria, dantzariak, Elutxa txarangaren doinuak, bazkariak eta afariak... aspertzeko tarterik ez dute izanen.

Abuztuak 7, ortziralea

19:00etan Matraka elektro txaranga. 21:00etan Arno ganadutegiko betizuak. 23:00etatik 05:00etara AntroRock musika jaialdia Askazi, Leihotikan eta Garaitezin taldeekin.

Abuztuak 8, larunbata

12:00etan suziria Herriko Etxetik erraldoiek, buruhandiek eta Elutxa txarangak alaiturik. 18:00etan pilotari profesionalen arteko partidak.19:30ean kalejira Irulegi trikitixa eta pandero eskolaren eskutik. 21:30ean zopak Ulibeltzak elkartean Elutxa txarangak alaiturik. Gauean dantzaldia Eztitan taldearekin.

Abuztuak 9, igandea

09:30ean diana. 11:00etan boneta eta zapatila tiraketa plazan. Goiz eta arratsaldez txu-txu trena ibiliko da herrian. 18:30ean XXIII. Ramon Latasa Saria. 21:00etan zezensuzkoa plaza inguruan. 20:00etatik 22:00etara eta 00:00etatik 02:30era dantzaldia Beñatekin eta Fernandorekin. 

Abuztuak 10, astelehena

09:30ean diana Elizondoko gaita jotzaileekin. 11:00etan plater tiroketa Olegin. 11:30etik 13:00etara erraldoien eta buruhandien kalejira Elizondoko gaita jotzaileekin. 13:30ean guraso elkarteak antolatutako bazkaria. 14:00etan kuadrillen bazkaria Ulibeltzak elkartean. Bazkalondoan ura-ura Elutxa txarangarekin. 19:30ean tortilla eta postre lehiaketa. Segidan, pintxo eta sagardo dastaketa plazan. 20:30etik 02:00etara dantzaldia J&J Djrekin. 21:00etan zezensuzkoa plaza inguruan.

Abuztuak 11, asteartea

09:30ean diana Elizondoko gaita jotzaileekin. 11:00etan meza. 12:15ean Sunbillako dantzarien emanaldia eta ondotik luntxa plazan. 17:30ean frontenis txapelketako finalak. 18:00etan mutxikoak plazan. 19:00etatik 20:00etara poneyak Ulibeltzak elkarte pareko belagian. 20:00etan Arno ganadutegiko betizuak. 21:00etan zezensuzkoa Harbiztin. 20:00etatik 22:00etara eta 00:00etatik 02:30era dantzaldia Joxpa erromeria taldearekin.

Abuztuak 12, asteazkena

09:30ean diana Sunbillako txistulariekin. 10:00etan mus txapelketa. 11:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 18:00etara haurrendako jokoak Monstruos M.A.rekin. 17:30ean toka, aitzur eta zartagin jaurtiketa igerileku ondoko belagian. 20:30ean zezensuzkoa Harbiztin. 21:30ean herri afaria Ulibeltzak elkarteak antolatuta. Afalondoan musika Chuchin eta Luzianorekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun