Sarako Zangoak Arin elkarteak 30 urte beteko ditu aurten. Karia horretara, ereiaroaren 19an, ortziralearekin, eginen dute egun pasa ateraldia. Lezetako gelan goizeko hamarretan geldituak dira, gosari ttikia egiteko. 30 urte hauetako argazkien erakusketa ikusi eta, gero, Halty ostatuan, kanpoan erretako zikiroa dastatzeko aukera izanen dute lezean.
Ekainaren 19an 18:00etan Amezti elkartean egin dute hitzordua eta ordu eta erdiko iraupena izanen du gehienez
Lauso musika taldeak kontzertua emanen du ekainaren 19an, ortziralean 21:00etan hasita Berako Kataku ostatuan. Baztango eta Berako musikariek osatzen duten taldeak urtebete baino gehiago darama lanean eta Berako Aduanan egiten ditu entseguak. Han eta hemen egin dituen kontzertuen ondotik, ortziralean Beran aditzeko aukera izanen da.