30. urteurrena ospatuko du Sarako Zangoak Arin Elkarteak ereiaroaren 19an

Ttipi-Ttapa 2026ko ekainaren 9a

Zangoak Arin taldeko mendizaleak 2021ean egindako ateraldi batean.

Sarako Zangoak Arin elkarteak 30 urte beteko ditu aurten. Karia horretara, ereiaroaren 19an, ortziralearekin, eginen dute egun pasa ateraldia. Lezetako gelan goizeko hamarretan geldituak dira, gosari ttikia egiteko. 30 urte hauetako argazkien erakusketa ikusi eta, gero, Halty ostatuan, kanpoan erretako zikiroa dastatzeko aukera izanen dute lezean.

Izena ematea ereiaroaren 12a aitzin

Prezioa, denera, 40 euro. Parte hartzeko behar da izena eman ereiaroaren 12a aitzin, elkartera deituz edo Pierre lehendakariari: 06 16 84 20 86. Horrela, denek elgarrekin pasatzen ahalko dute egun goxo bat, lehengo istorioak kontatuz.

Elkarteko kideak korrika ibiltzen dira, baina ez hori bakarrik. Margotzen ikasten ere aritzen dira eta azken urteetan erakusketak ere egin dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun