Bizikletan bidaiatzeko esperientzien trukea antolatu du Baztango Talde Ekosozialak ortziralean

Ttipi-Ttapa 2026ko ekainaren 16a

Irudia: Freepik.com

Ekainaren 19an 18:00etan Amezti elkartean egin dute hitzordua eta ordu eta erdiko iraupena izanen du gehienez

Baztango Talde Ekosozialak bizikletan bidaiatzeari buruzko infomazio elkartrukatzeko saioa antolatu du ortzegunean Elizondon. Bizikletan bidaiatzeko zaletasuna dutenek haien esperientziak kontatuko dituzte eta hainbat galdera erantzunen dituzte, bertzeak bertze: Bizikletan garraiatzeko puskak zakutoetan nola antolatu? Lo egiteko zein estera isolatzaile mota erabili? Kozinatzeko gas bonbonak, alkohola edo gasolina? Zein eta zenbat jantzi eraman? Eta bizikleta trenean sartzeko?

Taldearen erranetan, «uda hurbiltzen ari den honetan, egundaino bizikletan bidaiatu ez duenak, baina tirriaturik dagoenak, aukera izanen du zalantzak argitzeko eta behar duen azkeneko bulkaldirako. Modu berean, bidaiatzeko ohitura duenak, edo bidaiatu izan duenak, maiz agertzen zaizkion dudak bertzeekin partekatzeko aukera izanen du».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun