«Haurrendako karrika jostagarriak eta denendako karrika seguruak» aldarrikatzeko asmoarekin, herriko guraso talde batek bizikleta martxak abiatu ditu Elizondoko karriketan barna hilabetero. Maiatzeko hitzordua 29an eginen dute, ortziralea, 18:00etan plazatik abiatuta. Musikaz lagunduak eginen dute ordubeteko itzulia eta ondotik merienda-afari autogestionatua.
Baztan Palestinarekin taldeak eta Baztango Gazte Asanbladak flotillako bizipenak lehen eskutik ezagutzeko solasaldia antolatu dute maiatzaren 29an, 19:00etan Baztango Gaztetxean. Azken asteetan flotillan izan den Hegoa herritarrak bere esperientzia kontatuko du.
Lesakako II. Udaberriko trikiti eta pandero jaialdia eginen dute maiatzaren 29an, ortziralean 19:00etan hasita, Lesakako Harriondoa Kultur Etxean. Lesaka trikitixa taldea elkarteak antolatu du jaialdia, Lesakako Udalaren laguntzarekin eta Lesaka, Arantza, Igantzi eta Etxalarko trikitilari eta panderojoleek hartuko dute parte.
Doneztebe Futbol Taldeko eta Errekako eskubaloi talde seniorrak hartuko dituzte ortziralean 20:00etan eta J&Jrekin kalejira eginen dute gero
Angeluko Adixkideak Abesbatzak eta Baionako Ikusiko Abesbatzak kontzertu bat emanen dute maiatzaren 29an, ortziralean 20:30ean, Senpereko Jondoni Petri elizan. Gaueko emanaldi honetan talde bakoitzak emanen du bere errepertorioko kantuak eta elgarrekin bururatuko dute. Sartzea elizan berean ordaindu beharko da (10 euro) eta urririk izanen da 16 urte artekoendako.
Amaiur, Arizkun, Elizondo, Erratzu eta Iruritako etxeen 1925 eta 2026 bitarteko argazkiak biltzen ditu 'Harria eta argia' erakusketak eta maiatzaren 29ra arte daude ikusgai Elizondoko Arizkunenea kultur etxean. Astelehenetik ortziralera irekiko dute, 16:30etik 20:00etara.
Alex Mendizabal musikari eta musikagile donostiarraren Dartarpa tremolatori erakusketa ikusgai izanen da Berako Labiaga Ikastolaren areto nagusian maiatzaren 16tik 31ra. Larunbat eta igandetan, 17:00etatik 20:00etara ikusteko aukera izanen da. Larunbatean 17:00etan eginen dute erakusketaren inaugurazioa.