Udaberriko trikiti eta pandero jaialdia eginen dute maiatzaren 29an

Ttipi-Ttapa 2026ko maiatzaren 28a

Joan den urtean egin zuten lehen aldiz Lesakako trikiti eta pandero jaialdia eta aurtengoa ortziralean eginen dute.

Lesakako II. Udaberriko trikiti eta pandero jaialdia eginen dute maiatzaren 29an, ortziralean 19:00etan hasita, Lesakako Harriondoa Kultur Etxean. Lesaka trikitixa taldea elkarteak antolatu du jaialdia, Lesakako Udalaren laguntzarekin eta Lesaka, Arantza, Igantzi eta Etxalarko trikitilari eta panderojoleek hartuko dute parte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun