Mutxikoak, larrain dantzak, jotak… dantzatzea gustuko dutenek galdu ezineko hitzordua izanen dute Elizondoko Gaiteroekin igande honetan, otsailak 8, 12:30ean. Elizondoko plazan elkartuko dira, baina euria eginez gero frontoirat mugituko dute ekimena.
Otsailaren 8an, igandean 17:00etan hasita, Olhain ikastolak kontzertuak antolatu ditu Sarako elizan: Haurrock haur taldea eta Xiberotarrak. Sarrerak HelloAsson (10 euro) edo elizan (12 euro). Ondotik, etxera eramateko pizzak edo kixak erosten ahalko dira.
Zuhaitz Gurrutxaga, Oihana Maritorena, Nerea Gorriti eta Iñigo Aranburu aktoreek Escape room helduentzako komedia taularatuko dute otsailaren 8an, 18:00etan Gizarte Bilgunean. Baztango Kultura Zerbitzuak antolatu du hitzordua eta sarrera debalde izanen da, edukiera bete arte.
Gaizka Sarasolaren testuan oinarrituta, Mairu Antzerki Tailerrak zuzendutako lana da, Manex Fuchsen laguntzarekin. Ritxi Abril, Josune Etxepare, Itziar Telletxea, Gaizka Sarasola, Juanen Saralegi, Ainara Ribera eta Iban Garro dira antzezle.
Hizkuntza: Euskara
Igandean 20:30ean hasiko da Cateurako taldearen emanaldia Larreko kulturgunean Paraguaiko Cateuratik etorritako Birziklatutako Tresnen Orkestraren musika emanaldi berezia izanen dute otsailaren 8an, igandean 20:30ean Larreko kulturgunean. Sartzea 15 euro ordaindu beharko da. Sartze murriztua: 10 euro. Erreserba