Elizondoko Gaiteroek dantzagarriak joko dituzte igandean Elizondoko plazan

Ttipi-Ttapa 2026ko otsailaren 6a

Mutxikoak, larrain dantzak, jotak… dantzatzea gustuko dutenek galdu ezineko hitzordua izanen dute Elizondoko Gaiteroekin igande honetan, otsailak 8, 12:30ean. Elizondoko plazan elkartuko dira, baina euria eginez gero frontoirat mugituko dute ekimena.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun