'Escape room' antzerkia aurkeztuko dute igandean Iruritan

Ttipi-Ttapa 2026ko otsailaren 6a

Zuhaitz Gurrutxaga, Oihana Maritorena, Nerea Gorriti eta Iñigo Aranburu aktoreek Escape room helduentzako komedia taularatuko dute otsailaren 8an, 18:00etan Gizarte Bilgunean. Baztango Kultura Zerbitzuak antolatu du hitzordua eta sarrera debalde izanen da, edukiera bete arte.

Sinopsia

Arratsalde batean, lau lagun ihes gela batean sartzen dira. Barrez hasiko den logika joko hau, esperientzia kezkagarri, zentzugabe eta gero eta ilunagoa bihurtuko da. Joel Joanen eta Héctor Clamunten komedia beltz honek, behin ateak itxi eta atzera kontua hasten denean, laguntasuna noraino irits daitekeen erakusten digu. Begoña Bilbao Lejarzegik zuzendu du antzezlana.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun