Lanbideen eta uda sasoiko enpleguaren Foroa eginen dute laugarren aldiz Senpereko Larreko kultur gunean otsailaren 7an, larunbat goiz guzian, 09:00etatik 12:00etara. Hainbat lanbide ezagutu eta orientazio profesionala aukeratu nahi duten gazteei zuzenduta dago foro hau.
Larunbatean 11:30ean hasiko da Xulufrinak Lesakako Sare Feministako Irakurketa Feminista Taldeak antolatutako aurkezpena Xulufrinak Lesakako Sare Feministako Irakurketa Feminista Taldearen eskutik, Ane Labaka Mayoz idazle eta bertsolariak Hezur berriak poesia liburua aurkeztuko du otsailaren 7an, larunbatean 11:30ean, Lesakako liburutegian.
Lesakako inauterietan zakuzahar ateratzeko intentzioa dutenak bilera batera deituak daude otsailaren 7an, larunbatean 16:00etan Arrano elkarteko ganbaran. Bertan izena eman eta zakuak hartzeko aukera izanen dute.
Iaz aurkeztutako diskoa aurkeztuko du talde donostiarrak.
Hizkuntza: Euskara