Azken urteetan Sunbillako inauterietako igandean egin ohi duenez, Lesakako Beti Gazte elkarteak aurten ere Mendaurrera mendi irteera antolatu du urtarrilaren 25ean. Igandean 07:30ean geldituko dira Lesakako Plaza Zaharrean, kotxean Sunbillara hurbiltzeko. Sunbillatik Mendaurrera igo eta eguerdi aldera berriz herrira jautsiko dira, karrozen desfilea ikusteko.
Josune Gorostegi eta Tania Fornieles aktoreek gidatuko dute 'Isiltasunerat errendituak' izeneko Itzuli beltza, ilbeltzaren 25ean 11:00etan Erratzuko kanposantutik abiatuta.
Mikel Legorburuk gidatuko du saioa, Aranzadi Zientzia Elkarteko kidea, historialaria eta numismatikaria
'Umorea femismotik' zikloa antolatu du Goldatz Berako emakume talde feministak. Horren barrenean, 'Pototan' bakarrizketa eginen du Mirari Martiarenak.
Hizkuntza: Euskara
Mairu antzerki taldeak Pinpilipauxa horiak antzezlana taularatuko du ilbeltzaren 25ean 19:00etan Iruritako Gizarte Bilgunean.