'Nola irakurri gure historia txanponen bitartez?' solasaldia emanen dute igandean Txokoton

Ttipi-Ttapa 2026ko urtarrilaren 23a

Mikel Legorburuk gidatuko du saioa, Aranzadi Zientzia Elkarteko kidea, historialaria eta numismatikaria

'Bidaiatzeko bertze modu bat' jardunaldien hirugarren eta azken saio eginen dute ilbeltzaren 25ean Elizondoko Txokoto tabernan. Mikel Legorburu Nafarroako historiaz mintzatuko da txanponen irakurketaren bitartez, hurbileko paisaietan agertutako altxorrak azalduz. 12:30ean izanen da mintzaldia, sarrera librearekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun