Baztango, Bortzirietako eta Malerrekako Berdintasun Zerbitzuek berdintasunaren alde modu kolektiboan aritzeko eskualdeko gizon taldea paratu dute martxan. 'Eta eskualdeko gizonak, zer?' lelopean elkartuko dira hilabetean behin.
'Umorea femismotik' zikloa antolatu du Goldatz Berako emakume talde feministak. Horren barrenean, Uxoa Anduagak 'Graziak eta desgraziak: umorearen alde iluna' solasaldia emanen du.
Hizkuntza: Euskara
Bea Salaberri eta Aingeru Epaltza idazleek 'Basque noir edo euskal nobela beltza?' mahai inguruan parte hartuko dute, Reyes Ilintxetak gidatua, ilbeltzaren 24an 11:00etan Elizondoko Arizkunenea Kultur etxean.
Iruritako Gure Kaiola elkarteak bertso bazkaria antolatu du ilbeltzaren 24an, larunbata, 14:00etan. Sustrai Colina, Nerea Ibarzabal eta Xabat Illarregi ariko dira kantari. Txartelak salgai daude hilaren 18ra arte, 35 eurotan, Iruritako Gizarte Bilgunean eta farmazian eta Elizondoko Intza ostatuan.
Zelako Kultur Ideia konpainiak 'Izeba Txirrita' antzerkia taularatuko du.
Hizkuntza: Euskara