Iruritako Gure Kaiola elkarteak bertso bazkaria antolatu du ilbeltzaren 24an, larunbata, 14:00etan. Sustrai Colina, Nerea Ibarzabal eta Xabat Illarregi ariko dira kantari. Txartelak salgai daude hilaren 18ra arte, 35 eurotan, Iruritako Gizarte Bilgunean eta farmazian eta Elizondoko Intza ostatuan.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.