Irailaren 27an eginen dute Aurrerak antolatzen duen probaren zazpigarren edizioa. Proba ez da lehiakorra izanen eta 42 kilometroko luzera eta 1.450 metroko malda duen ibilbidea osatu beharko dute parte hartzaileek.
Lesakako Udalaren eta herriko ekoizleen, artisauen eta komertzioen arteko elkarlanari esker merkatu ttikia eginen dute iraileko azken larunbatean ere, irailaren 27an, Lesakako Beheko Plazan. Udazkeneko lehen larunbatean, 10:00etatik 14:30era hainbat lan eta produktu ikusteko eta erosteko aukera izanen da, «toki ttikietan gauza handiak gertatzen direlako».
'Ibaitik Itsasora' Palestinaren aldeko zikloaren barrenean Erresistentzia suntsiketaren aurrean solasaldia Txuri Ollorekin.
Mikele Urrozek 'Mendia' bakarrizketa taularatuko du