Baztango Udalak eta Cederna Garalurrek goiz osoko egitaraua antolatu dute Merkatuko plazan ortziralean
Kultura aldetik, arras animos hasiko dute udaberria Zugarramurdin, hainbat ekitaldi ikusteko aukera dutelako. Alde batetik, zinema zikloa izanen dute hiru ortziralez,19:00etan, museoko auditorioan. Film hauek berezitasun bat daukate: zuzendariak emaztekiak direla. Ortzirale honetan, apirilak 25, Isabel Herguerak zuzendutako El sueño de la sultana, 2023ko animazio filma ikusteko aukera izanen dute.