The dream of the Sultana
The dream of the Sultana Begum Rokeya Husseinek 1905ean idatzitako Indiako kontakizun feminista da. Ines animaziozko zuzendari espainiarra da, 30 urte ditu eta Ahmedabaden dago bere maitale indiarrarekin harremana eteteko. Kasualitatez, liburu-denda batean sartu da, eta emakumeek gobernatutako alegiazko herrialde bat kontatzen duen eleberri hau aurkitu du. Egilearen historiak eta jarrera urratzaileak liluratuta, Inesek film bat egitea erabaki du.