Udaberriko Feria eginen dute apirilaren 25ean Elizondon

Ttipi-Ttapa 2025ko api. 21a, 12:00

Baztango Udalak eta Cederna Garalurrek goiz osoko egitaraua antolatu dute Merkatuko plazan ortziralean

10:00etan azienda feria hasiko da eta aurtengoa XXV. Ahari lehiaketa izanen da. Ordu berean, artisauen eta bertako ekoizleen azoka izanen da Merkatuko plazan. Haurrek ere edukiko dute zer egin, 10:30etik 13:00etara 'Birziklatuz sortu' tailerra izanen baitute.

Horrez gain, 11:00etatik aitzinerat txistulariek goiza girotuko dute eta Baztango Dantzari Ttikiek emanaldia eginen dute 12:00etan. 12:15ean urteko ardi gasnaren mozketa ekitaldia izanen da eta 12:30ean bertako produktuak dastatzeko aukera emanen dute. Akitzeko, 13:00etan ahari lehiaketako sari banaketa eginen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun