Aste Santua erritmoarekin hasteko, Lidia Insaustik eta Mikel Makalak osatutako Arima Soul taldeak soul, funk eta R&B musika taularatuko ditu ortzegunean, apirilaren 17an, 19:00etan Txokoto tabernan.
Martxoaren 8aren harira, Defendatzaileak: Eraldatzen duten emakumeak erakusketa antolatu du Baztango Udalak, Mugarik Gabe Nafarroa elkartearekin batera. Martxoaren 26tik apirilaren 21era bitarte ikusgai egonen da Elizondoko Osasun Zentroan eta lurraren eta giza eskubideen emakume defendatzaileen historiak ezagutzeko aukera emanen du.
Apirilaren 7tik 20ra ikusgai dago Larreko kultur gunean eta hilaren 14an, datorren astelehenean, hitzaldia emanen dute, 17:00etan
Laugarren aldiz magia festibala izanen dute Urdazubin apirilaren 17an eta 18an. Zazpi magoren lana ikusteko aukera izanen dute: Ernestway, Mago Doc, Mag Marcus, Jaime Perla, Mago Javi eta Robert Kav&Eunate.