Berako Isidoro Fagoaga udal musika eskolako ikasleek aurtengo ikasturtean ikasitakoa herritarrei erakusteko hitzordua izanen dute asteazkenean. 'Musika Kalean' izeneko emanaldia eginen dute Altzate auzoko frontoian. Eskolako ikasle gehienek hartuko dute parte emanaldian, eta 17:30ean hasi eta ordubete inguruko iraupena izanen du.
Martxoaren 8aren harira, Defendatzaileak: Eraldatzen duten emakumeak erakusketa antolatu du Baztango Udalak, Mugarik Gabe Nafarroa elkartearekin batera. Martxoaren 26tik apirilaren 21era bitarte ikusgai egonen da Elizondoko Osasun Zentroan eta lurraren eta giza eskubideen emakume defendatzaileen historiak ezagutzeko aukera emanen du.
Apirilaren 7tik 20ra ikusgai dago Larreko kultur gunean eta hilaren 14an, datorren astelehenean, hitzaldia emanen dute, 17:00etan