'Musika Kalean' kontzertua emanen dute Berako Isidoro Fagoga musika eskolako ikasleek asteazkenean

Ttipi-Ttapa 2025ko api. 7a, 15:30

Berako musika eskolako ikasleak iazko ekainean egindako emanaldian.

Berako Isidoro Fagoaga udal musika eskolako ikasleek aurtengo ikasturtean ikasitakoa herritarrei erakusteko hitzordua izanen dute asteazkenean.  'Musika Kalean' izeneko emanaldia eginen dute Altzate auzoko frontoian. Eskolako ikasle gehienek hartuko dute parte emanaldian, eta 17:30ean hasi eta ordubete inguruko iraupena izanen du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun