Alzheimerra solasgai izanen dute heldu den astelehenean, apirilaren 7an, Beran. AFAN Alzheimerra eta bertzelako dementzia duten pertsonen Nafarroako senideen elkarteko kideek emanen dute solasaldia 16:00etan San Jose egoitzan. Nafarroako Gobernuak, San Jose egoitzak eta Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak antolatu dute.
Literatura Geraldiak zikloaren barnean hainbat solasaldi antolatu dituzte eta Baztanen ere izanen da zer aditu. Heldu den astelehenean, apirilaren 7an, Anari Alberdik Gari eta goroldiozko liburua izanen du solasgai Arizkungo batzar gelan 18:00etan.
Martxoaren 8aren harira, Defendatzaileak: Eraldatzen duten emakumeak erakusketa antolatu du Baztango Udalak, Mugarik Gabe Nafarroa elkartearekin batera. Martxoaren 26tik apirilaren 21era bitarte ikusgai egonen da Elizondoko Osasun Zentroan eta lurraren eta giza eskubideen emakume defendatzaileen historiak ezagutzeko aukera emanen du.
Apirilaren 7tik 20ra ikusgai dago Larreko kultur gunean eta hilaren 14an, datorren astelehenean, hitzaldia emanen dute, 17:00etan