Alzheimerrari buruzko solasaldia izanen dute astelehenean Beran

Ttipi-Ttapa 2025ko api. 4a, 18:00

Berako San Jose egoitzan eginen dute solasaldia.

Alzheimerra solasgai izanen dute heldu den astelehenean, apirilaren 7an, Beran. AFAN Alzheimerra eta bertzelako dementzia duten pertsonen Nafarroako senideen elkarteko kideek emanen dute solasaldia 16:00etan San Jose egoitzan. Nafarroako Gobernuak, San Jose egoitzak eta Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak antolatu dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun