127 olerkarik parte hartu dute eta hogeita zazpigarren urtez segidan Hatsaren Poesia Eguna ospatuko dute igandean Larraldean Hatsa elkarteak, 127 olerkarien lanak biltzen diuen aurtengo 'Hatsaren poesia' liburuaren aurkezpena eginen du igandean Senpereko Amotzeko Larraldean. Liburuaren aurkezpenarekin batera, egun osorako plana antolatu dute, Hatsaren Poesia Egunaren hogeita zazpigarren edizioan.
Igandean 17:30ean hasiko da Ainhoa Merzero sopranoaren eta Loreto Aramendi organistaren emanaldia
Umorea eta bertsoak nahasten dituen elkarrizketa aurkeztuko du Elizondon Mirari Martiarena umoregileak, Julio Soto bertsolariaren laguntzarekin. Martxoaren 30ean egitekoa bazuten ere, apirilaren 6ra mugitu dute emanaldia, 19:00etan Arizkunenean. Estreinakoz aurkeztuko du ikuskizuna.
DNA programaren eta Lesakako Ernatu Udaberriko Dantza Zikloaren barneko emanaldia 19:00etan hasiko da Harriondoan.
Martxoaren 8aren harira, Defendatzaileak: Eraldatzen duten emakumeak erakusketa antolatu du Baztango Udalak, Mugarik Gabe Nafarroa elkartearekin batera. Martxoaren 26tik apirilaren 21era bitarte ikusgai egonen da Elizondoko Osasun Zentroan eta lurraren eta giza eskubideen emakume defendatzaileen historiak ezagutzeko aukera emanen du.