Mirari Martiarenak 'Norbere mundu intimo' ikuskizuna aurkeztuko du igandean Elizondon

Ttipi-Ttapa 2025ko api. 2a, 09:00

Umorea eta bertsoak nahasten dituen elkarrizketa aurkeztuko du Elizondon Mirari Martiarena umoregileak, Julio Soto bertsolariaren laguntzarekin. Martxoaren 30ean egitekoa bazuten ere, apirilaren 6ra mugitu dute emanaldia, 19:00etan Arizkunenean. Estreinakoz aurkeztuko du ikuskizuna. 

Sinopsia

Bertsolari frustratu izatearen albo-kalteek eraman dute Mirari Martiarena umoregintzara. Umoregintzak itzularazi du bertso mundura. Agian horregatik egiten ditu bakarrizketak bertsotan egiten zuen postura berean. Bertsolariekin banaka hitz egin nahi du bizitzako momentu intimoetan bertsoak izan dezakeen lekuari buruz. Bertsolaria bertsotan, bakarrizketalaria bakarrizketak egiten. Buruz-buru baina, ofizioka. Stand-up librean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun