‘Bi Hots’ kontzertua emanen dute apirilaren 6an Lesakako elizan

Ttipi-Ttapa 2025ko api. 4a, 15:00

Loreto Aramendi organista eta Ainhoa Merzero sopranoa izanen dira igande arratsaldean Lesakako elizan.

Igandean 17:30ean hasiko da Ainhoa Merzero sopranoaren eta Loreto Aramendi organistaren emanaldia

Bi Hots organo eta soprano kontzertua emanen dute, Ainhoa Merzero sopranoak eta Loreto Aramendi organistak apirilaren 6an, igandean 17:30ean hasita, Lesakako San Martin elizan. Lesakako Roqués Organoaren Lagunak Elkarteak antolatu du eta sarreran 5 euroko borondatezko ekarpena eskatuko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun