Lesakako Osasun Zentroak edoskitzearen inguruko tailerrak antolatu ditu neguan ere. Elixabete Lameirinhas eta Anne Karrikaburu pediatriako erizainek zuzentzen dituzte saioak eta neguko azkena, otsailaren 20an, ortzegunean 12:00etatik 13:30era eginen dute Lesakako Udalaren erabilera anitzeko gelan (Koskontako Bidea, 7 - 2.).
Hilabete hasieran hezkuntza munduari egindako aurkezpenaren ondotik orain herritarrei erakutsiko zaie
Otsailaren 19an izanen da izena emateko azken eguna
Doneztebe Udalak eta Heriotza Duinaren Aldeko Nafarroa elkarteak antolatuta, eutanasiari eta bizi testamentuari buruz solasean ariko dira ortzegunean, hilaren 20an, 19:00etan. 'Heriotza ona, nire erabakia' izenpean, Soco Lizarraga eta Manu Eziolaza familia medikuak emanen dute solasaldia. Herrigunean izanen da hitzordua.
Lesakako Beti Gazte elkarteak joskintza tailerra antolatu du berriz ere, oraingoan otsailaren 3tik apirilaren 29ra. Kurtso osorako prezioa 15 eurokoa da eta Beti Gazteko bazkideei irekitako ikastaroa da.
INTIAk eta Cederna Garalurrek elkarlanean, bi ikastaro antolatu dituzte. Otsailaren 20an eginen dute lehenbizikoa eta 28an bigarrena, bata zein bertzea Doneztebeko Juansenea etxean. Bidasoa Elikadura proiektuaren harira antolatutako saioak dira.
Apirila | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | |
7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 |
14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 |
21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 |
28 | 29 | 30 |