Baztango Udalak dolu perinatala ikusgai egiteko solasaldia antolatu du otsailaren 20an, ortzeguna, 18:00etan Arizkuneneko sabaian. Esku Hutsik elkarteko kideen eskutik, haurraren heriotza haurdunaldian, erditzean edo sortu ondotik izanen dute solasgai.
Interesa dutenek izena eman beharko dute, otsailaren 19a baino lehen, 689 035 078 telefonorat deituz edo gizartezerbitzua@baztan.eus helbidearen bitartez.