Lesakako Irain eskolako IkasNova gelaren aurkezpen publikoa eginen dute otsailaren 20an

Ttipi-Ttapa 2025ko ots. 18a, 20:00

IkasNova ikasgela berritzailea jendaurrean aurkeztuko dute ortzegun arratsaldean Lesakako Irain eskolan.

Hilabete hasieran hezkuntza munduari egindako aurkezpenaren ondotik orain herritarrei erakutsiko zaie

Lesakako Irain eskolako IkasNova ikasgela berritzailearen aurkezpena egin zuten otsailaren 4an. Eskualdean gisa honetako lehen ikasgela izaki, hezkuntza munduari egindako aurkezpena izan zen ordukoa eta orain, otsailaren 20an, ortzegun arratsaldean, jendaurreko aurkezpena egiteko asmoa dute.

Ortzegunean 15:30ean hasiko da ekitaldia eta haurtzaindegi zerbitzua ere izanen da. 15:20an ongi etorria eginen dute. 15:30etik 16:00etara gelaren funtzionamendua ikusiko dute. 16:00etatik 16:30era Irain Eskolak IkasNova gela lortzeko bizitu duen prozesuaren azalpena eginen dute eta 16:30ean agurra. Irain eskola publikoak antolatu du aurkezpena, Lesakako Udalaren eta Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuaren laguntzarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun