[BIDEOA] Lesakako Irain eskolako IkasNova ikasgelaren aurkezpena

Ttipi-Ttapa 2025ko ots. 6a, 11:00

Lesakako Irain eskola publikoko IkasNova gelaren aurkezpena egin dute otsailaren 4an. Eskualdean egiten den gisa honetako lehen ikasgela izaki, hezkuntza munduari egindako aurkezpena izan da eta inguruko ikastetxeetako hainbat ordezkari hurbildu dira, Lesakako Udalaren diru laguntzari esker lortutako ikasgela berritzaile honen funtzionamendua ikustera eta gela lortzeko prozesuaren kronologia ikastera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun