Haurdunaldi, erditze edo sortu ondorengo haurraren heriotza izanen dute solasgai urtarrilaren 15ean 18:00etan Arizkuneneko sabaian. Baztango Udalak eta Esku Hutsik elkarteak antolatu dute hitzordua, eta bertaratzeko izena eman beharko da, urtarrilaren 13ra arte, 689 035 078 telefono zenbakian edo gizartezerbitzua@baztan.eus helbidean.
Azaroaren 27an, asteazkenean 18:30ean eginen du aurkezpena eta zenbait solasaldi ere izanen dira egunotan Patxi Araujo artistak Iruñeko Topaketak 2024rako sortu duen La distribución del caos arte instalazioa egonen da ikusgai azaroaren 27tik urtarrilaren 31ra Lesakako liburutegian. Azaroaren 27an, asteazkenean 18:30ean, egitekoa du aurkezpena eta solasaldia.