Bukatzear dagoen Lesakako II. Udako zikloaren baitan, irailaren 17an kalejira eginen dute Antoiutik abiatuta 19:00etan Lesakako Abesbatzarekin. Segurtasun distantzia mantentzea eta maskara erabiltzea derrigorrezkoa izanen dira. Hurrengo astean bukatuko da udako zikloa, irailaren 25ean eginen duten bertso saioarekin.
Larrosak nere sahatsen azpian erakusketa zabaltzeko emanaldia izanen dute larunbat arratsaldean komentuan, K kolektiboaren eskutik.
Euskal Herriko Unibertsitateak, Uda Ikastaroen barne, Garapen atipikoko haurren ikasketak hezkuntza-inguru elebidun (edo eleaniztun) batean izeneko ikastaroa eskainiko du irailaren 17an eta 18an Lesakako Harriondoa Kultur Etxean. Bortzirietako Guztiok elkartea, Elebilab, Bortzirietako Euskara Mankomunitatea eta Lesakako Udala dira ikastaro honen laguntzaile. Izena eman daiteke www.uik.eus webgunean.
Urria | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | |
7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 |
14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 |
21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 |
28 | 29 | 30 | 31 |