Kantu bira eginen dute Lesakan ortziralean abesbatzarekin

Ttipi-Ttapa 2021ko ira. 14a, 19:00

Bukatzear dagoen Lesakako II. Udako zikloaren baitan, irailaren 17an kalejira eginen dute Antoiutik abiatuta 19:00etan Lesakako Abesbatzarekin. Segurtasun distantzia mantentzea eta maskara erabiltzea derrigorrezkoa izanen dira. Hurrengo astean bukatuko da udako zikloa, irailaren 25ean eginen duten bertso saioarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun