Gazteria eta sexualitateari buruzko Gozamenez programaren baitan urriaren 8ra bitarte aurkez daitezke lanak Bortzirietako Gizarte Zerbitzua gazteria eta sexualitateari buruzko Gozamenez programaren baitan dagoenez, 2018ko uda, oporrak eta herriko besta giroa aprobetxatu nahi du Arantza, Igantzi, Etxalar, Lesaka eta Berako gazteei (12-18 adinekoei) lehen aldiz antolatu duen argazki lehiaketan parte hartzera.
Ortziraleko egun handian paellada eta postre lehiaketa, Grand Prix, Txamukos mariatxiak eta bertze hainbat ekitaldi izanen dituzte Ortzegun honetan, 18:30eko txupinazoarekin abiatuko dira Elbeteko bestak. Aitzinetik, 16:30ean, mus eta partxis txapeketa jokatuko da, Posadan. Bortz egunez, haur, gazte eta helduek hainbat ekitaldiz gozatzeko aukera izanen dute.
Ortzirale goizean botako dute txupinazoa Sainduneko zubian Santakruz bestak ospatzeko prest daude Etxalarko Urritzokieta auzoan. Ortzirale goizena botako dute txupinazoa eta igandean ere izanen dituzte ospakizunak. Astelehen goizean Sainduneko zubi ingurua txukunduko dute.
Urria | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | |
7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 |
14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 |
21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 |
28 | 29 | 30 | 31 |