Irailaren 14an, 11:00etan Sainduneko zubian txupinazoa bota eta txanpaina banatuko dute. 12:00etan meza izanen da ermitan eta ondotik hamaiketakoa. 18:00etan txokolatada eginen dute hurbildutakoentzat eta 21:00etan zingar-jatea auzotarrentzat.
Irailaren 16an, 13:00etan kalejiran ibiliko dira auzoan barna. 14:00etan asaua eginen dute Sainduneko zubian eta bazkaldu ondotik musean eta partxisean ariko dira. 17:30ean jokoak eginen dituzte.
18:30ean erromeria izanen da Elizagoien Ahizpen eskutik. eta jarraian patata dantza eginen dute. 21:00etan afaria eginen dute eta trikitilariek afalondoa alaituko dute.
Irailaren 17an, 09:00etan gosaldu ondotik, karpa desmuntatu eta zubi ingurua txukunduko dute.