Elbeteko bestak irailaren 13tik 17ra ospatuko dituzte

Ttipi-Ttapa 2018ko irailaren 11

Herriko bestetan gozatzeko aukera izanen dute aurten ere Elbeten.

Ortziraleko egun handian paellada eta postre lehiaketa, Grand Prix, Txamukos mariatxiak eta bertze hainbat ekitaldi izanen dituzte

Ortzegun honetan, 18:30eko txupinazoarekin abiatuko dira Elbeteko bestak. Aitzinetik, 16:30ean, mus eta partxis txapeketa jokatuko da, Posadan. Bortz egunez, haur, gazte eta helduek hainbat ekitaldiz gozatzeko aukera izanen dute.

 

IRAILAK 13, ORTZEGUNA

18:30eko txupinazo eta japoniar bonbek emanen diete hasmenta bestei (izen-ematea: 18:15ean). Ondotik, herriko gaztetxoek txopoa goitituko dute. 19:30etik 21:30era bitarte dantzarako tartea izanen dute, Hauspolariek taldearen eskutik. 21:00etan Zopak izanen dituzte eta 00:00etan txopoa goitituko dute. Bai Zopak, bai eta txopo goratze ondotik ere, Franziskoren musikak girotuko du herria.

 

IRAILAK 14, ORTZIRALEA

09:30ean dianak. 11:30eko mezaren ondotik sabelak goxatzeko luntxa eskainiko da. 14:30ean paellada eta postre lehiaketa izanen dituzte. Segidan Grand Prixean ariko dira, Tuku -Tuku Txarangarekin. 20:30ean Txamukos mariatxien emanaldiak girotuko du herria. Xingar jatearen ondotik, berriz, Kaiku's Nightek hartuko du lekukoa.

 

IRAILAK 15, LARUNBATA

09:30ean dianak. 14:30ean Zikiro jatea izanen dute; 21:30ean, berriz, xingar jatea. 22:00etako zozketaren ondotik, Fun&Goren musikak girotuko du herria. 02:30ean DJ Txingudiren txanda izanen da.

 

IRAILAK 16, IGANDEA

09:30ean dianak. 14:00etan haurrendako herri-bazkaria izanen dute, Posadan. 16:00etatik 19:00etara puzgarriak izanen dituzte. 18:00etan txokolada dastatuko dute eta, indarrak hartuta, 19:00etatik 21:00etara bitarte dantzarako tartea izanen dute.

 

IRAILAK 17, ASTELEHENA

Bestei akabaila emateko Karrikatxarreko bazkaria izanen dute. 14:00etan dute hitzordua.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun