Pontx pailazoaren eskutik bisita berezia eskainiko dute maiatzaren 14a Sarako lezeetan. Ipar Euskal Herrian besta eguna dela baliatuz, ortzegunean 11:30ean eginen da bisita erreserba egitea beharrezkoa da, leku mugatuak izanen direlako. Umore onarekin eta sinpletasunarekin, Pontx pailazoak lezearen aurkikuntzez eta sorpresaz betetako esplorazio ludiko batera eramanen ditu bisitariak.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.